Sestaoko EPAren ibilbidea 1983-84 ikasturtean hasi zen "gasolindegian" hiru irakasleekin, Ángel, Itziar eta Mª Jesús. Zentruaren helburua Sestaoko biztanleriaren alfabetizazioa eta formakuntza osatzea zen. Eskainitako ikasketek Alfabetización, Neolectores, Pregraduado eta Graduado zuten izena, oraindik lehenengo ikasleek gogoan dutelarik. Formakuntza hau "Taller de fotografía", "Taller de manualidades" eta "Teoría para el carnet de conducir" ekin osatzen ziren. "Gasolindegiaren" ostean Rebonza Ikastetxera mugitu ginen. Hantxe ikasketa mota antzekoak eskaintzen ziren baina ordurako ikasle eta irakasle kopurua askoz haundiagoa zen. Garai horretako belaunaldiek Bigarren Hezkuntzako agiria lortu zuten, lehengo Eskola Agiria ordezkatuz. Ez zen izan aldaketa bakarra. Herriaren biztanleria bilakatzen zen einean, eskaintza ere, moldatu behar izan zen eta gaztelania klaseek indarra hartu zuten. Honekin batera, Euskara, Ingelesa, Informatika eta zenbait tailer (memoria, nutrición, historia del arte, tertulias literarias, escritura creativa...) martxan jarri ziren. Erizaintza laguntzaile azterketa librea, zein unibertsitatera sartzeko frogaren prestaketak ere, bertan egiteko aukera zegoen. Geroago, nazionalitatea eskuratzeko azterketaren kurtsoa gehitu zitzaion. Ia 40 urte pasa ondoren, leku berri batetan kokatuta gaude: Kueto Gizarte Zentruan, hain zuzen ere, "donde los jubilados" diote herrian. Gaur egun, lanean jarraitzen dugu, nahiz eta izenak aldatu, helburu bera dugu: Sestaoko auzokideek duten formakuntza behar izanei erantzun bat ematea. Beraz, edozertarako, hurbildu gugana, ongi etorriak izango zarete eta.
Goizez, 9:00etatik 10:00etara, astelehenetik ostiralera Arratsaldez, 18:30etatik 19:30etara, astelehenetik ostegunera
Norabidea: Marcos Grijalvo 18-20 - 48910 Sestao (Bizkaia) |
Mugikorra: 944 96 13 35 - 685 73 89 78 |
Email: 014438aa@hezkuntza.net |
HHI zentroetan eskaintzen den hezkuntza, beste zentro batzuetan ematen den lehen eta bigarren hezkuntzarekin lotuta daude oro har. Prozesu honen azken helburua Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren Tituluaren lorpena da, lan egiteko edota ikasten jarraitzeko (Batxilergoa edo Erdi mailako heziketa zikloak) ezinbestekoa. Titulua eskuratzen duten atzerritarrek ez dute Nazionalitate Titulu frogetara aurkeztu beharrik. Ibilbide hau 4 Moduluko 3 Gradutan banatzen da. Modulu bakoitzak lau hilabeteko iraupena du, irailetik urtarrilera edo otsailetik ekainera. Hori dela eta, bi matrikula epe daude (iraila eta otsaila). 1.Graduko 1.-2.-3.-4. Moduluak (astero 12 ordu 5 egunetan). Erderaren ezagutza maila barneratzea eta ulermena lantzen dira gehien bat, idatziz eta ahoz. Kalkulu nozio batzuk ere lantzen dira. 2.Graduko 1.-2.-3.-4. Moduluak (astero 12 ordu 5 egunetan). Hezkuntza, hiru eremutan banatzen dira: · Komunikazioa. Gaztelania, Euskara eta Ingelera lantzen direlarik. · Zientzia eta teknologia. Matematika eta zientzia lantzen direlarik. · Gizarte zientziak. Historia eta Geografia lantzen direlarik. 3.Graduko 1.-2.-3. eta 4. Moduluak DBH-ko 1.-2.-3. Eta 4. Mailakoen baliokideak dira. Hauek burutzerakoan Derrigorrezko Hezkuntza bukatu eta titulua eskuratzen da. Astero 15 ordu dira asteko 5 egunetan. Ikasgaiak, 2. Graduan bezala daude banatuta. 12 modulu hauek goizez eta arratsaldez eskainiko ditu zentroak (beti ere taldea osatzeko pertsona kopuru minimoa betetzen bada). Hemen grafikoki erakusten da hezkuntza formalak jarraitzen duen ibilbidea:
Kultura orokorra sakondu, gaztelaniaz alfabetatu eta Unibertsitatera zein Formakuntza Zikloetara sarbidea erraztea ditu helburu. ·Atzerritarrentzako gaztelania 1. Gaztelania ezagutzen ez dutenentzat dago zuzenduta. Irakurketa, idazketa eta ulermena lantzen dira. Sei ordu astero hiru egunetan. · Atzerritarrentzako Euskara 1 Euskara ikasteko interesa duten pertsonentzat dago zuzenduta. Sei ordu astero hiru egunetan. · Ingelesa A1.1 Ingelesa ikasteko interesa duten pertsonentzat dago zuzenduta. Astean bi ordu, beti egun berean. · Gaitasun Digitala I eta II.